XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregaitik neketsua egiten jako gaurko munduari Elizaren hizketa hori ulertzea.

Topeka lez dabiltzaz gauza askotan.

Ez ditu gaurko gizakiak ez arrazoizkoak, ez legezkoak aurkitzen Elizak honi edota hari buruz dituan hainbat eta hainbat pentsaera eta eritxi.

Hortik, ez ditu ontzat hartzen.

Beste kezka eta itaun asko dagoz argitasun eske, beste zenbait puntutan.

Batez ere, ebanjelioko esaldi batzuk agertzen dira hemen auzitan, bai teologo eta bai kristau askoren irizpideetan.

Zelan aitu Jesusen esaldi batzuk?

Eta ez datoz bat Elizaz azalpenak egiteko orduan.

Gauzak Elizak bere mugarrirantz narrazten ditualakoan dagoz.

Ulergatxak dira izan ere.

Modu askotara aitu daitekezanak, horretarako oina emoten bai dabe.

Ez dakigu ziur Jesusek zer adierazi nahi izan eban esaldiok agoan erabiltean.

Zer zan Jesusek argi eta garbi esan nahi ebana?

Zein bere asmoburua, zein bere esanahi berezia?

Esaterako: Zu Pedro zara, eta harri honen gainean jasoko dot nire Eliza.

Zuri emongo deutsudaz Zeru-erreinuko giltzak; zuk lurrean lotu dagizuna, zeruetan ere lotua izango da, eta lurrean askatu dagizuna, zeruetan ere askatua izango da.

Zabalotea eta iluna da, askoren esanean, esakun honen barrua.

Ez dau zehatz eta mehatz agertzen Jesusen asmo osoa.

Zer esan nahi eban honegaz?